ExperimentoBio nazioarteko argazkilaritza lehiaketa da, eta arlo
honetanan ikertzen ari direnei zuzenduta dago. Arte Proposamen ausartienen Erakustokia
izan nahi du, argazkilaritzaren bidezko sormenaren aurrean erronka hau
aurkeztuz. ExperimentoBiok
sortzaile berrien lana ezagutzeko paregabeko aukera eskaintzen du. Lehiaketaren
bihotza beti kokatzen da Bilboko erakusketa aretorik onenetan. Azken bi
saioetan 200 lan baino gehiago jaso ditugu, eta lehiaketaren webguneak 90.000
bisitari baino gehiago lortu ditu, horregatik sarean antolatutako kultur
ekintzarik handienetarikoa da.
Sarean agertzeaz gain, ExperimentoBiok antolatutako
erakustaldien bidez publikoaren parte hartzea bultzatzen da baita
argazkilaritzaren tendentzia berrien ezaguera ere.
Hauek dira lehiaketaran
lau ardatz nagusiak:
- Originaltasuna era sormenaren aldeko apustua sariak banatzean.
- Aukeztutako lan guztien ikuspena ExperimentoBioren webgunearen bidez, antolatzaileek jaso dituzten momentutik.
- Aukeratutako lanak Bilboko leku garrantzitsuenetan izango dira ikusgai.
- Artistak lanen jabe legalak dira. Antolatzaileek ez dute erreprodukzio eskubiderik, bakarrik erabil ditzakete saridunen lanak etrokizuneko saioak bultzatzeko, lanen egileak aipatuz noski.
0 comentarios:
Publicar un comentario