I. EDIZIOA
Gonbidatutako epaimahaia:
Rita Sixto Cesteros. Arte Ederren
Fakultateko irakasle titularra UPV/EHUn. Doktoretza programa koordinatzailea.
Lehiaketaren lehenengo saioak argazki
serie bat egitea proposatu zuen, gaia eta teknika libre. Sormena eta
proposamenaren arriskua kontuan hartu izan ziren. Jasotzeko epea 2010eko
ekainaren 1ean hasi eta urriaren 22an bukatu zen. 134 egileen 136 serie
aurkeztu ziren, guztira 1.040 argazki. Hiru kontinentetako egileak eta 20
herrialde baino gehiago lehenengo saio honetan.
Epaimahaiaren erabakia, Rita Sixto
Cesterosek, Txema Agirianok eta Susana Martínez Ximénezek osatua, 2010eko
azaroaren 2an plazaratu zen.
ExperimentoBio Lehiaketaren lehenengo saio honetan, Ismael Iglesias artista bilbotarrak lehenengo saria lortu zuen, "ST Prácticas Bastardas" seriearekin.
ExperimentoBio 2010 ExperimentoBio I. nazioarteko
argazkilaritza lehiaketa Bilboko Gran Viako BBK Aretoan inauguratu
zen. Ongi etorria egiteaz gain cocktail baten bidez, "The Long Boards"
musika taldeak emanaldi akustikoa eskaini zuen.
ExperimentoBio2010 Saria:
Ismael Iglesiasen "ST Prácticas
Bastardas".
ExperimentoBio2010 Finalistak:
Aida Páez eta Celia Mondéjarren
“Festín”
Andrea Hauerren “Diario de
Humberstone, 1999/2009”
Cynthia Nudelen “Naturaleza
Artificial”
Ramón Zabalegiren “Mosku”
Rayos y Centellasen “Lo cotidiano.
Rascando el gotelé”
Xavi Moixen “Jaciments arqueològics”
0 comentarios:
Publicar un comentario